Alemaniako bidaian egondako lagunak bazkaltzera elkartu ziren Zahar Txokon irailaren 16an. Bidaiako solasak eta argazkiak egin eta ikusi ondotik, heldu den urtean Venecia inguruko uretan egin beharreko kruzeroaren xehetasunak eman ziren. 2013ko ekainaren 24an abiatu eta bederatzi eguneko itsas-bidaia izanen da. Urriaren 8a baino lehen izena eman behar da Martin Legarrari deituz (948 634030).