Uztailean eta abuztuan AEK-ko lau barnetegi izanen dira. Lau hamabortzalditan euskara ikastera eta hobetzera etorriko diren dozenaka lagun bilduko dira Aterpean. Bidenabar, herrian ere, aspaldiko urteetan bezala, udan bixitasuna agerikoa izanen da, eta modu batean edo bertzean, herrian dauden zerbitzuek ere nabarituko dute.