Kalean da herritarren artean osatutako Miaxiria aldizkaria

Maider eta Kontxi 2010ko abe. 15a, 16:21

Aranoko garai bateko kontuak eta gaur egungoak ageri dira Miaxiria aldizkarian. Artxiboko argazkia

Garai bateko eta oraingo kontuak biltzen ditu

Honezkero jasoko zenuten Miaxiria aldizkari dotorea etxean. Herritar askoren artean exari-exarian sortutako lanaz etxeko pa­txadan gozatzeko aukera izango duzue, beraz. Garai bateko kontuak, denbora-pasak, herritar be­rrien pasarteak eta gure inguruetan egiteko ibilaldiak aurkituko dituzue bertan, besteak beste.

 

Olentzeroren bisita etxeetan

Urteroko ohiturari jarraituz, etxez etxe ibiliko dira herriko txikienak beraien gurasoen laguntzarekin. Goizean herrian barna ibiliko dira haurrak, gurasoak eta Olentzero buruhaundia ere bai eta horretarako hitzordua 09:00etan egin dute, Suro auzoan. Goiz osoa kantuz alaitu ostean, geratzen zen gose apurra Kontsejun aseko dute, han izanen baitute jan eta edatekoa.

Iaz bildutako diruarekin udaletxeko ganbara, jostailuz eta materialez osatu ahal izan zuten. Aurtengo honetan ere, iritsiko da dirua San Martin bezalako jairen bat ospatu eta berriro ere haurren­tzat eskuerakutsia egiteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun