Ansa izeba-ilobak segan

TTIPI TTAPA 2008ko mai. 12a, 12:54

TTIPI TTAPA

Almitza Sega Elkarteak aurten lehen aldiz Almitzaren Sega Liga antolatu du. Emakumezko zein gizonezkoek parte hartuko dute, 50 eta 100 metro koadroko sailak ebakiz, hurrenez hurren. Emakumezkoetan lehiatuko diren 10 lagunen artean daude Ixabel —argazkian— eta Ainhoa Ansa izeba-ilobak. Gizonezkoetan, berriz, 29k eman dute izena. Lehen saioa igande honetan jokatuko da Zerainen (Gipuzkoa), 17:30etik aurrera; bigarrena ekainaren 15ean Igorren (Bizkaia); hirugarrena ekainaren 29an Tolosan (Gipuzkoa); laugarrena uztailaren 13an Asteasun (Gipuzkoa); bosgarrena uztailaren 20an edo 27an Artean (Bizkaia); eta azkena abuztuaren 2an Oiartzunen (Gipuzkoa).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun