ERRAN aplikazioa irabazi asmorik gabeko TTIPI-TTAPA FUNDAZIOArena da. Nornahik deskargatzen ahal baldin badu ere, bereziki TTIPI-TTAPA / ERRAN.EUSeko kideei (harpidedun ordaintzaileei eta Ttipi Txartela dutenei) bideratutako tresna modura sortu dugu. Lau atal nagusi ditu aplikazioak: kazetaritza edukiak, eskualde osoko ekitaldien agenda, 0 Km Gida (eskualdeko merkatarien erakusleiho digitala) eta kideen txokoa.
ERRAN aplikazioa, zero kilometroko aplikazioa da: euskara hutsean sortuta dago, tokiko edukiekin, eskualdean eginen diren ekitaldiekin osatutako agendarekin, gure merkatari eta ostalarien eskaintzekin eta gure komunitatearen parte diren bazkideekin. Bertako kazetaritza landuz, euskara indartzeko eta normalizatzeko aukera dugu.
Dena den, aplikazio hau etengabeko garapen prozesu batean dago. TOKIKOMeko bazkideekin elkarlanean, gure asmoa da egunez egun garatzen joatea, tresna honek aukera gehiago eskain ditzan. Hori bai, gustura hartuko ditugu zure ekarpenak funtzionalitate berriak garatzeko edo nabigazio esperientzian hobetzeko. Ekarpenen bat egin nahi baldin baduzu, idatzi mesedez info@ttipi.eus helbidera.
Zergatik eta zertarako deskargatu aplikazioa? |
|
---|---|
|
Kide baldin bazara, aplikazioan izanen duzu TTIPI TXARTEL digitala. |
|
Zozketa eta lehiaketa guztietan modu erraz batean parte hartzeko aukera izanen duzu. |
|
Norberak nahi dituen herri eta intereseko gaiei buruzko kazetaritza edukiak eta azken orduko abisuak lehenesteko aukera, nahieran. |
|
TTIPI-TTAPAren PDF aberastua, argazki galeria, audio eta bideoekin mugikorrean irakurtzeko aukera. |
|
Gustuko edukiak gordetzeko aukera, beranduago irakurtzeko; edukiei iruzkinak egin eta artikuluak norbaiti bidaltzeko aukera. |
|
ERRAN.EUS webguneko ikus-entzunekoak eta argazkiak doan deskargatzeko aukera. |
|
Eskualde osoko kultur eta jarduera agenda, momentu oro eguneratua. |
|
0 Km Gida, eskualde osoko zerbitzu eta komertzioen gidarik berrituen eta osatuenarekin. |
|
Bezero arreta atala, intzidentzien berri emateko: aldizkaria ez duzula jaso, irratia ez dela entzuten, edota bertze edozein eskaera edo abisu bidaltzeko. |
|
Gure komunitateko kidea izanda, gure komunikazio proiektua garatu eta hobetzeko prozesuan lagunduko duzu. |
|
|
ERRAN aplikazioa erabiltzen hasteko pausoak: |
|
|
|
|
|
Oraindik KIDE ez bazara: |
|
TTIPI-TTAPA / ERRAN.EUSen kide izan nahi dut |
Herritarren zerbitzurako tresna da ERRAN App-a. zero kilometroko aplikazioa da, euskaraz dago eta egunero eskaintzen ditu informazio eduki mordoa eta eskualde osoko agendako hitzordu eguneratuak. Kide modura erregistratuta egonez gero, interakzio aukera ugari ematen ditu: abantaila eta deskontuei buruzko informazio zehatza, zozketetan zuzenean parte hartzeko aukera, intzidentziak komunikatzeko kanala eta abar. Eskualdeko zerbitzu eta komertzioen atala ere bereziki zaindu da. Hor aurkituko dituzu denda guztiak, produktuak, zerbitzuak, kontaktu aukerak... Izan ere, TTIPI-TTAPA FUNDAZIOAren helburuen artean baitago eskualdeko ekonomiaren eta garapen ekonomikoaren alde lan egitea eta, TTIPI TXARTELArekin, herriko denda eta zerbitzuetan erostera bultzatu nahi ditu herritarrak.