Elizondoko Abesbatzak eta Koro Ttikik elizan kantatuko dute otsailaren 1ean, igandea, 12:00etan. Mezan kantatzeaz gain, abesbatzaren bazkide eguna ospatuko dute.
Eider Beobide itzultzaile eta Katakreko kideak Lehen astinduak. Iraultza ekologista bat liburua aurkeztuko du otsailaren 1ean, 12:30ean Elizondoko Txokoto tabernan. Liburuak Frantzia mailan indar handia hartu duen mugimendu ekologistaren borroka, ekologismo erradikala eta lurrarekiko engaiamendua azaltzen ditu.
Patxi Bisquerten Ombuaren itzala filma ikusteko aukera izanen da igandean 19:30ean Leitzako Herri Aretoan. Proiekzioaz gain, zuzendariak aurkezpena eta hitzaldia eginen du.
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |