08:00etan Malerrekako gazteen mendi martxa Urroztik Beintzara. 10:30ean harrera ekitaldia eta omenaldiak. 11:00etatik 14:00etara artisauak eta talogileak Beintzako plazan. 11:00etatik 12:00etara dantzarien saioa Beintzako frontoian. 12:00etatik 13:30era, buruhandiak eta herri kirol saioa. 13:30etik aitzinera joaldunak. 14:00etan paella jatea Labaiengo plazan. 16:00etara 19:00etara Malerrekako Mus Txapelketaren finala Labaiengo Herriko Ostatuan. 16:30etik 17:30era batukada. 17:30etik 20:00etara J&J DJak, txokolatea, umeendako jolasak eta tailerrak. 20:30ean zozketa, mus txapelketako sari banaketa, lekukoa pasatzeko ekitaldia. 21:00etan afaria.
Lesakako Udalaren eta herriko ekoizleen, artisauen eta komertzioen arteko elkarlanari esker merkatu ttikia eginen dute maiatzeko azken larunbatean ere, maiatzaren 31n, Lesakako Beheko Plazan. 10:00etatik 14:30era hainbat lan eta produktu ikusteko eta erosteko aukera izanen da, «toki ttikietan gauza handiak gertatzen direlako».
Eskolarteko topaketen 24. edizioa eginen dute Leitzan eta festan elkartuko dira Arano, Areso, Leitza, Goizueta eta Ezkurrako haurrak, gurasoak eta irakasleak.
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |