Larrungo koloreak margo eta eskultura erakusketa ireki dute Saran

  Kultura  Xareta  Sara

Larrungo koloreak margo eta eskultura erakusketa ireki dute Saran

Uztailaren 21etik 31ra Lur Berri gelan

Uztailaren 21etik 31ra «Larrungo koloreak» elkarteak bere obrak erakutsiko ditu Lur Berri gelan. Margo eta eskultura erakusketa goizeko 10etatik eguerdi eta erditara eta arratsaldeko 4etatik 7:30era idekia izanen da, nahi duen guziak ikus dezan.

Urdazubi Elgarrekin taldearentzat «eskandalua da» Aroztegiarekin gertatutakoa

  Gizartea  Xareta  Urdazubi

Urdazubi Elgarrekin taldearentzat «eskandalua da» Aroztegiarekin gertatutakoa

Estalkia aldatzeko dirulaguntza lortu arren, «etxea bota eta berria eraiki dela» salatu du

Urdazubi Elgarrekin taldearentzat eskandaluzkoa da aroztegia eraitsi izana. Herriko Etxeari Cedernak emandako 50.000 euroko dirulaguntza 1715ean eraikitako aroztegiaren estalkia aldatu eta Plan Munizipalean jasoak diren eta herriak beharrezkoak dituen dotazioak bertan jartzeko obrak egiteko zen, «baina ez bota eta etxe berri bat eraikitzeko». Aroztegiaren ondoko etxea botako zela aipatzen zuen proiektuak, hau da, garai bateko kartzela zena. «Hala ere, Udalak bi etxeak bota zituen, hirugarren etxe bat, apezaren etxea izan zena arriskuan jarriz», dio oharrak.

Udako eskaintza berezia izanen dute Zugarramurdiko lezean eta museoan

  Gizartea  Xareta  Zugarramurdi

Udako eskaintza berezia izanen dute Zugarramurdiko lezean eta museoan

Bietan ordutegia zabalduko da eta egunaren arabera, bisita eta emanaldi bereziak izanen dituzte

Udan hainbat turista etortzen direla eta, hauei zerbitzua emateko uztailaren 15etik irailaren 15era eskaintza bereziak eginen dituzte Zugarramurdiko lezean eta Sorginen museoan.

SOS Alkerdi Plataformak ezagutzera eman du Alkerdiko lezean aurkikuntza berriak egin direla

 Xareta  Urdazubi

SOS Alkerdi Plataformak ezagutzera eman du Alkerdiko lezean aurkikuntza berriak egin direla

Magdaleniense garaiko marrazkiak topatu dituzte Urdazubin, bisonte eta zaldiak irudikatzen dituztenak

Diego Garate eta Olivia Riverok zuzenduriko ikerketaren ondorioz, irudi berriak agertu dira Urdazubiko Alkerdiko lezean. 2014-2015 bitartean eginiko ikerketaren ondorioak duela astebete argitaratu ziren, lana laburbiltzen duen artikulu batean.

Pilotarien Batzarreak Fermin Iriarte zugarramurdiarra omendu du

  Gizartea  Xareta  Zugarramurdi

Pilotarien Batzarreak Fermin Iriarte zugarramurdiarra omendu du

Ekainaren 21ean egin du pilotazale elkarteak urteko ospakizuna Logroñon

Pilotari, pilotari ohi eta pilotazaleak biltzen dituen Pilotarien Batzarra elkarteak omenaldia eskaini dio ekainaren 21ean Fermin Iriarte Irigoien zugarramurdiarrari Logroñon egin den ospakizunean. 

Kantaldiak eskainiko dituzte Sarako elizan datozen egunetan

  Kultura  Xareta  Sara

Kantaldiak eskainiko dituzte Sarako elizan datozen egunetan

Lehena ostegun gaueko 9etan, Donibane Lohitzuneko Goraki abesbatzak

Ekainaren 18an, osteguna, gaueko 9etan Goraki Donibane Lohitzuneko abesbatza mistoak, kantaldi bat emanen du elizan. Sartzea 10 eurotan izanen da. 

Guraso Eskola izanen dute Urdazubin ekainaren 11 eta 18an

 Xareta  Urdazubi

Eskolan emanen dituzte solasaldiak, ortzegunetan 17:00etatik 19:00etara

Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdiko udaletako Gizarte Zerbitzuek antolatuta Guraso Eskola eskainiko dute ekainaren 11 eta 18an Urdazubiko eskolan, 17:00etatik 19:00etara.

Berinak III. arte garaikide jaialdia maiatzaren 30etik ekainaren 14rat egiten ari dira Senperen

 Xareta  Senpere

Berinak III. arte garaikide jaialdia maiatzaren 30etik ekainaren 14rat egiten ari dira Senperen

Berinak arte garaikide jaialdiaren hirugarren edizioa ospatuko da maiatzaren 30etik ekainaren 14rat Senperen. Iñaki Viquen­di eta Anne Marie Jeannou arte garaikidezale senpertarrek apailatzen dute hitzordu hau zubiak sortzeko gurea bezalako ohitura haundiko herri bat eta gaur egungo artearen artean.

Alkerdiko harrobian leherketak egiteko debekua kentzearen kontra agertu da Kultura Zuzendaritza

  Gizartea  Xareta  Urdazubi

Alkerdiko harrobian leherketak egiteko debekua kentzearen kontra agertu da Kultura Zuzendaritza

Eskatutako informe teknikoak dio ezin dela bermatu Alkerdi eta Berrobiko lezeetan kalterik ez dutela eraginen

Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusia-Bianako Printzea erakundeak Urdazubiko Alkerdiko harrobian leherketa eta zulatze lanak egiteko behin behineko debekua kentzearen kontra azaldu da, Urdazubiko udalari jakinarazi diotenez.

Ultzamako Mikel Beunzak irabazi du Urdazubiko Kontrabandisten Lasterketa

  Kirola  Xareta  Urdazubi

Ultzamako Mikel Beunzak irabazi du Urdazubiko Kontrabandisten Lasterketa

Proba akitu zuten 68 korrikalarien artean, Joseba Larralde beratarrak eta Iñaki Telletxea elizondarrak osatu dute podiuma

Ultzamako Mikel Beunzak irabazi zuen maiatzaren 16an Urdazubiko Kontrabandisten lasterketa. 68 korrikalarik akitu zuten 15,8 kilometroko ibilbidea. Mikel Beunzak ordubete, 9 minutu eta 55 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko eta kasik hiru minutu atera zizkion bigarren izan zen Joseba Larralde beratarrari (1:12:54). Iñaki Telletxea elizondarra izan zen hirugarren (1:13:27).

Iñigo Imaz historialaria izanen da Urdazubi Elgarrekin taldearen alkategaia

  Politika  Xareta  Urdazubi

Iñigo Imaz historialaria izanen da Urdazubi Elgarrekin taldearen alkategaia

Iñigo Imaz Martinez historialaria izanen da Urdazubi Elgarrekin taldeak Urdazubiko udaletxerako aurkeztu duen zerrendaburua eta, beraz, alkategaia. Aurkezpenean erran zutenaren arabera, gogoz eta ilusioarekin aurkeztzen dira, «plataforma bultzatzeko sinadura eman zuten 60 urdazubitarren babesarekin».

Txin’goody Paradise reggae festibala Saran eginen dute apirilaren 25ean

 Xareta  Sara

Kontzertuak larunbat arratsaldeko 6etan hasiko dira kiroldegian

Bere 6. ediziorako txin'goody paradise reggae festibalak Sarako herria hautatu du. Apirilaren 25ean larunbatarekin iraganen da. Egun horretan mundu osotik etorritako reggae musika entzuten ahalko da kiroldegian: Joseph Cotton (Erresuma Batua) DJ-a Frantziako Atili Bandalero Djak sustengaturik, ondotik Italiako Raphael kantaria Euskal Herriko Revolutionary Brothers-ek sustengaturik; Txingoody Roots Band, ADN Noar (Bretania) eta Dawa Crew.

Urdazubin egiteko gelditu diren lanen berri eman dio alkateak Esparza kontseilariari

  Politika  Xareta  Urdazubi

Urdazubin egiteko gelditu diren lanen berri eman dio alkateak Esparza kontseilariari

Nafarroako Gobernuko ordezkariek Dantxarinea bixitatu zuten apirilaren 15ean 

Urdazubiko garapenerako beharrezkoak diren eta egun gabe gelditu diren lanen berri eman zion apirilaren 15ean Santiago Villares alkateak Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilaria ez ezik Nafarroako Parlamenturako hauteskundetarako UPNko presidentegaia den Jose Javier Esparzari.

Liburu elebidun ugari aurkeztu dituzte Sarako Idazleen Biltzarrean

  Kultura  Xareta  Sara

Liburu elebidun ugari aurkeztu dituzte Sarako Idazleen Biltzarrean

Sarako etxeei buruzkoa eta bertze hainbat plazaratu dituzte

Sarako Euskal Idazleen Biltzarrak 32. aldia bete zuen Bazko Astelehenean, eta, berritasunen artean, andana bat agertu da elebiduna; euskal eta frantsesezko bertsioa liburu bakarrean elkartua. 

Urdazubiko aroztegiaren zaharberritze lanak martxoaren 18ko ez-ohiko batzarrean adjudikatuko dituzte

  Gizartea  Xareta  Urdazubi

Urdazubiko aroztegiaren zaharberritze lanak martxoaren 18ko ez-ohiko batzarrean adjudikatuko dituzte

Uztailetik aitzinera turismo informazio gunea eta erabilera anitzeko aretoa hartuko ditu bere baitan

Urdazubik erabilera anitzeko aretoa eta turismo informazio gunea izanen ditu garai bateko aroztegian, herri erdi-erdian, plazatik hurbil eta Salbatore monastegi ondoan. Lanak martxoaren 18an, asteazkenean eginen den ez-ohiko batzarrean eman nahi ditu Urdazubiko Udalak eta ekainaren 30erako bukatuak egotea espero dute.

Anaitutako Lezeen Egunean Argazki Rallya eginen dute lehen aldiz Zugarramurdin

  Kultura  Xareta  Zugarramurdi

Anaitutako Lezeen Egunean Argazki Rallya eginen dute lehen aldiz Zugarramurdin

Asteburu honetan, larunbat goizeko 11etatik igande arratsaldeko 2etara

Anaitutako Lezeen seigarren Egunaren aitzakiarekin, Zugarramurdiko Lezeak Argazki Rallya antolatu du lehen aldiz asteburu honetarako, Itxusi Argazki Elkartearekin batera. Hiru gai izanen dituzte argazkilariek lantzeko: Handitasuna, Ura eta Berdea. Larunbat goizeko 11etatik igande arratsaldeko 2ak arte atera daitezke argazkiak, era digitalean.

638 korrikalarik bukatu dute Senpere Trail lasterketa

  Kirola  Xareta  Senpere

638 korrikalarik bukatu dute Senpere Trail lasterketa

Manttaleko Joseba Larralde beratarra hirugarren izan zen

638 korrikalarik lortu zuten helmugara heltzea martxoaren 8an egin zen Senpereko Trail lasterketaren laugarren edizioan. 21 kilometroko lasterketa burutzen bizkorrena, Meddier Dowty Oloron taldeko Beñat Marmissolle atharratzearra izan zen (01:39:29), bigarren Mizuno-Endurance Shop taldeko Cori Benoit (01:40:42) eta Manttaleko Joseba Larralde beratarrak osatu zuen podiuma (01:44:18). Unai Santamaria Manttaleko taldekidea laugarren izan zen (01:45:16).

Urdazubi eta Zugarramurdiko guraso elkarteak elkarlan egitasmoa martxan jarriko du bertako eskola eta gizarte zerbitzuekin

  Gizartea  Xareta

Elkarlan honen funtsa heziketa eta prebentzio esparruetan lan koordinatua egitea izanen da

Urdazubi eta Zugarramurdiko guraso elkarteak elkarlan egitasmoa martxan jarriko du bertako eskola eta gizarte zerbitzuekin. Elkarlan honen funtsa heziketa eta prebentzio esparruetan lan koordinatua egitea izanen da.

X. Sara Korrika martxoaren 29an eginen da aurten

  Kirola  Xareta  Sara

Musa nagusi izan da eta izanen da Herriko Etxeko edantegian

  Gizartea  Xareta  Sara

Musa nagusi izan da eta izanen da Herriko Etxeko edantegian

Milafrangako Larre eta Haran parea txapeldun

Nabarmenak

Zorion agurrak