Musika emanaldia eta antzerki entseguak izanen dituzte Senperen apirilaren 18an

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 16a, 16:00
'Mois du son' musika emanaldiaren sarreran Senpereko CCAS-en alde borondatea uzteko aukera izanen da.

Ortzegunean 18:30ean ‘Mois du son’ musika emanaldia hasiko da mediatekan eta 18:00etan antzerki entseguak Larrekon

Azken txanpan sartu da Senpereko Kultur Topaketen Garaia. Apirilaren 18an, Mois du son musika emanaldia izanen dute Mediatekan, ortzegunean 18:30ean. Sarreran borondatea uzteko modua izanen da eta mozkinak Senpereko CCASi itzuliko zaizkio. Egun berean, 18:00etan Larrekon, helduentzako antzerki entseguak eskainiko du CIE Kixka taldeak, Jacques Maurin, Claire Poirson eta Jean_Claude Grumberben sketchak taularatuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun