Itsasontzien maketak ikusgai izanen dituzte egunotan Senperen

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 15a, 17:00
Epaulard Senperek egindako itsasontzien maketak ikusgai izanen dituzte asteartean eta asteazkenean Larrekon.

Epaulard Senperek solasaldia ere eskainiko dute asteazken arratsaldean

Kultur Topaketen Garaia ospatzen ari dira Senperen apirilaren 6tik 19ra eta hainbat ekitaldi gauzatzen ari dira. Aitzinera begira, apirilaren 16an eta 17an Epaulard Senpere elkarteak antolatutako itsasontzien maketa erakusketa eginen dute Larreko kulturgunean. Hilaren 17an, asteazkenean, 16:00etan solasaldia ere izanen dute.

Asteartean eta asteazkenean, 09:00etatik 12:00etara eta 13:30etik 17:00etara ikusgai izanen da erakusketa Larrekon, urririk. Asteazkenean, 16:00etan Cap au Sud, les bateaux de légende solasaldia ere emanen dute, Hegoaldeko itsasoa esploratzeko ontziei buruz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun