Otxandorenak lortu du buruz buruko erremonte txapelketako finalerako txartela

Ttipi-Ttapa abe 15, 15:00 Malerreka   Doneztebe

Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioak eta E•Remonte Iruña enpresak antolatutako eguberrietako buruz buruko erremonte txapelketa-Martiko Sari Nagusiko finala Otanok eta Eloy Otxandorena doneztebarrak jokatuko dute. Azken honek irabazi zuen bigarren finalerdia Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan David Mitxeoren kontra (30-25). Abenduaren 21ean jokatuko dute finala Agoitzen eta txapeldun berria izanen du eguberrietako buruz buruko erremonte txapelketak.

David Albiasu narbartearrak irabazi du IV. Bortz Kirol txapelketa

Ttipi-Ttapa abe 15, 11:00

Doneztebeko Erreka elkarteak laugarren aldiz antolatutako Bortz Kirol txapelketako finala jokatu zuten larunbat eguerdian Narbarteko Julen Iriartek eta David Albiasuk Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Txapelketako partida guztiak irabazita ailegatu ziren bi narbartearrak finalera eta final ederra eta parekatua eskaini zuten. Azkenean, bortzetik bi modalitatetan bakarrik irabazi arren, Albiasu gailendu zitzaion Iriarteri (64-60).

Doneztebeko liburutegia, Malerreka Doneztebe
Doneztebeko eliza, Malerreka Doneztebe
Doneztebeko eliza atariko plaza, Malerreka Doneztebe