Aresoko uso postuen enkantea eginen dute larunbatean

Ttipi-Ttapa ira 19, 18:00 Leitzaldea   Areso

Urtero bezala, iraileko azken bi larunbatetan Urteagako uso paraden enkantea egingo dute. Udaletxeko batzar aretoan 18:00etan izango da hitzordua. Irailaren 21ean izango da lehenbiziko enkantea eta astebetez sestarako aukera eman ondotik, irailaren 28an izango da bigarrena. 

'Letrak kalera' liburuaren aurkezpena eginen dute ostegunean Leitzako liburutegian

Ttipi-Ttapa ira 18, 14:30 Leitzaldea   Leitza

Martxoan egin zuten Letrak kalera ekimeneko lan guztiak liburu batean bildu dituzte eta irailaren 19an, ostegunean, aurkeztuko dute jendaurrean emaitza. Leitzako liburutegian, 19:00etan hasiko da liburuaren aurkezpen ekitaldia.