abe 15, 13:00 Leitzaldea Leitza
Karmele Mitxelena Etxebesteren Haragizko mamuak ipuin bilduma irakurri dute azkeneko hilabeteetan eta idazlearekin partekatuko dituzte izandako gogoetak.
abe 15, 08:00
Futbolean, goitiko postuetan sendotzeko garaipenak lortu dituzte Doneztebek, Baztanek eta Gure Txokoak, berdindu egin dute Beti Gaztek eta Aurrerak eta galdu erregionaleko Baztanek.
Abendu hasierako atsedenalditxoaren ondotik, eskualdeko kirol taldeek jardunaldi garrantzitsua jokatu dute asteburu honetan, urteko azken aurrekoa gehienentzat. Errugbian, lidergoa zuten jokoan Sarako Izarra errugbi taldeak eta Landetako Rugby Club Pomarez-Amou taldeak Animainean, urteko azken lehian. Biek puntutan berdinduak zeuden sailkapen buruan eta Sarako basurdeen garaipenari esker, saratarrak dira orain lider bakarrik. BRT Menditarrak taldeak Arrasaten galdu zuen doi-doi. Eskubaloian ere, Errekako bi taldeek lider segituko dute gizonezkoek Tuteran eta emakumeek Uharten lortutako garaipenei esker. Baztango BKT taldeak ere etxean nagusitasunez irabazi zuen. Futbolean, Nafarroako maila autonomikoko bi taldeek irabaztea lortu zuten eta Doneztebe liderrarekin berdindua dago orain eta Baztan promozio postuetara igo da. Gure Txokoak ere igoera fasera sailkatzeko aukerekin mantentzen duen garaipena lortu zuen. Beti Gaztek eta Aurrerak berdindu egin zuten eta erregionaleko Baztanek galdu.