Koronabirusaren pandemiak eragindako konfinamenduak irauten duen bitartean, kanal honetan toki bat eginen diegu zuen bideo eta audio ekarpenei. Animatu zu ere eta bidali zure ekarpena 744 484 361 whatsapp zenbakira.
Anje Duhalde eta Seïn saxofoi laukotea ‘Ama Euskal Herria’ kantari

Ttipi-Ttapa 2020 eka 16 Mendialdea

Konfinamendu garaian Anje Duhalde kantariaren Ama Euskal Herria abestia berarekin batera grabatu du Seïn saxofoi laukoteak. Baina hori bai, bakoitza bere etxetik aritu zen eta gero zati guztiak elkartuz eta editatuz sortu zuten kantua. Saxofoi laukotearentzako moldaketa Koldo Pastor konpositoreari  enkargatu zioten. «Abestia euskal kantagintzaren inguruan prestatzen ari garen proiektuaren parte bat da«, aipatu digu Alberto Mielgo, Seïn taldeko kideak.