Ekaitz Bertizen ‘Mattin jualduna’ film labur berrirako castinga eginen dute larunbatean Iturenen

Ttipi-Ttapa abe 18, 20:00

Ekaitz Bertiz Apezetxea Sunbillako zinema zuzendariak lanean gogotik segitzen du. Mattin jualduna film laburra prestatzen ari da orain eta Iturengo Pulunpa eskolaren laguntzaz, Ituren, Aurtiz eta Zubietako 9 eta 13 urte bitarteko haurrei zuzendutako castinga eginen du abenduaren 20an, larunbatean 15:00etan hasita Iturengo eskolan.

Zinemaz gozatzeko aukera izanen dute asteburuan Leitzako Herri Aretoan

Ttipi-Ttapa abe 18, 14:00 Leitzaldea   Leitza

Abenduaren 20an eta 21ean,  Kayara, Inka gerlaria pelikula ikusteko aukera izanen da, 17:00etan eta La voz de Hind filma, 19:30ean.