abe 15, 11:00
Doneztebeko Erreka elkarteak laugarren aldiz antolatutako Bortz Kirol txapelketako finala jokatu zuten larunbat eguerdian Narbarteko Julen Iriartek eta David Albiasuk Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Txapelketako partida guztiak irabazita ailegatu ziren bi narbartearrak finalera eta final ederra eta parekatua eskaini zuten. Azkenean, bortzetik bi modalitatetan bakarrik irabazi arren, Albiasu gailendu zitzaion Iriarteri (64-60).
abe 15, 10:00 Bertizarana Narbarte
Eguberriak ate joka direnaren seinale, Mari Domingiren bisita izan zuten pasa den larunbatean Narbarten. Haurrak kisulabean elkartu ziren Mari Domingirekin eta eskutitzak emateko aukera izan zuten. (Argazkiak: Maite Bertiz)