Lesakako Bikin Batin duatloian izen emateko hondar egunak dira

  Kirola  Bortziriak  Lesaka

Lesakako Bikin Batin duatloian izen emateko hondar egunak dira

Nafarroa Oinezek antolatu du apirilaren 29rako eta internet bidez ortzegunean bukatuko da apuntatzeko epea 

2017ko Nafarroa Oinezeko urteko jardueren baitan, kirol proba berezia antolatu da apirilaren 29rako Lesakan: Bikin batin duatloia. Probarako internet bidez izen-emateko epea apirilaren 20an, ortzegunean, bukatuko da www.kirolprobak.com webgunean. Horrela egiten dutenek kamixeta ere izanen dute opari. Probaren egunerako 20 bikoterendako lekua gordeko da, baina hauek ez dute kamixetarik izanen. Hasiera batean, 18 urtetik goitikoendako proba bazen ere, eskari handia dela eta, 16 eta 18 urteko kirolariek ere parte hartzeko aukera izanen dute, gurasoen baimen sinatuarekin. Dagoeneko 100 bikotek eman dute izena.

72 artelanekin zabaldu ditu ateak Artea Oinez erakusketak Iruñeko Condestablearen Jauregian

  Kultura  Bortziriak  Lesaka

72 artelanekin zabaldu ditu ateak Artea Oinez erakusketak Iruñeko Condestablearen Jauregian

Jose Luis Zumeta artista omendu du 2017ko Artea Oinezek, eta bere bi artelan izanen dira ikusgai. Iruñean izango da hilabetez erakusketa, eta maiatzaren erdialdetik aitzinera Lesakan.

Belaunaldi ezberdinetako punta-puntako 71 artista elkartu ditu aurtengo Nafarroa Oinezen Artea Oinez ekimenak. Izan ere, 60ko hamarkadan Gaur taldeko kide ziren Nestor Basterretxea, Jose Antonio Sistiaga edo Jose Luis Zumetaren lanetatik hasi eta gaur egungo euskal artista berrienetarainoko ibilbide oparoa egiten du erakusketak. Horien artean anitz dira izen ezagunak. 

Nafarroako Haur eta Gaztetxo kantari jaialdi arrakastatsua egin dute Lesakan

  Kultura  Bortziriak  Lesaka

Nafarroako Haur eta Gaztetxo kantari jaialdi arrakastatsua egin dute Lesakan

163 abeslari, 23 musikari eta 500 ikus-entzule baino gehiago elkartu dira larunbat arratsaldean Harriondoa Kultur Etxean

Nafarroako haur eta gaztetxo kantari jaialdien hirugarren saioa egin dute larunbat arratsaldean Lesakako Harriondoa Kultur Etxean, Euskal Kantuzaleen Elkarteak antolatuta. Emanaldi bikoitza izan da, arrakastatsua eta gozatu ederra hartu dute bertan elkartu diren 163 abeslarik, 23 musikarik eta bi emanaldietan Txokobiko aretoa lepo bete duten 500 ikusentzule baino gehiagok. 

Nafarroako Haur eta Gaztetxo kantari jaialdia eginen dute larunbatean Lesakan

  Kultura  Bortziriak  Lesaka

Nafarroako Haur eta Gaztetxo kantari jaialdia eginen dute larunbatean Lesakan

Harriondoa Kultur Etxean bi saio izanen dira, 18:00etan eta 19:00etaneta eskualdeko 150 kantari espero dituzte 

Nafarroako haur eta gaztetxo kantari jaialdien lehen saioak egin ziren martxoaren 18an Zangozan eta martxoaren 19an Lakuntzan, Euskal Kantuzaleen Elkarteak antolatuta. Hurrengoa martxoaren 25ean Lesakako Harriondoa Kultur Etxean eginen dute, emanaldi bikoitzarekin, larunbatean 18:00etan eta 19:00etan. 

Nafarroa Oinezek antolatutako Bikin batin duatloirako izen emateko epea irekia dago

  Kirola  Bortziriak  Lesaka

Nafarroa Oinezek antolatutako Bikin batin duatloirako izen emateko epea irekia dago

20 kilometro mendi bizikletan eta 13 kilometro lasterka eginen dituzte apirilaren 29an Lesakan 

2017ko Nafarroa Oinezeko urteko jardueren baitan, kirol proba berezia antolatu dute apirilaren 29rako Lesakan: Bikin batin duatloia. Nafarroa Oinezeko leloari lotuta, kirolariek bi modalitaterekin proba bat eginen dute hemen ere eta 20 kilometro inguruko ibilbidea mendi bizikletan (854 metroko desnibel positiboa) eta 13 kilometrokoa lasterka (450 metroko desnibela) osatu beharko dute bikoteka.

Tobera tailerra eta bertso trama arrakastatsuarekin abiatu du kultur programazioa Lesakako Nafarroa Oinezek

  Kultura  Bortziriak  Lesaka

Tobera tailerra eta bertso trama arrakastatsuarekin abiatu du kultur programazioa Lesakako Nafarroa Oinezek

Musika eta historiaren memoria landu dute urteko lehen jarduera nagusian

Oiartzun eta Lesakak bat egin dute Lesakako Nafarroa Oinez 2017ko aurreneko kultura ekimenetan, herritarrek gogoz erantzun baitzuten larunbat arratsaldean Aiako Harrien Oiartzungo magalean egindako bi jardueretan. 

Frankismoan Agiñako errepidea eraikitzera behartutako Trabajadoreen inguruko bertso trama antolatu du Nafarroa Oinezek

  Kultura  Bortziriak  Lesaka

Frankismoan Agiñako errepidea eraikitzera behartutako Trabajadoreen inguruko bertso trama antolatu du Nafarroa Oinezek

Otsailaren 11n Arritxulon eginen den bertso saioaren aitzinetik, tobera tailerra eginen dute Arditurrin

Aiako Harriak eta Agiña mendialdeko natura ingurua aukeratu ditu Lesakako Tantirumairu ikastolak Nafarroa Oinez 2017ko lehenbiziko ekimen kulturalak egiteko. Bi dira ekimenak, biak ere inguruari eta memoriari lotutakoak: Lesakako Agiña mendiko errepidea eraiki zuten Trabajadoreak -Frankismoko preso eta langile behartuak- ardatz hartuta osatu du bertso trama ikastolak. Langile haiek lanean aritutako leku berean arituko dira kantuan bertsolariak. Non, eta zehazki, langile hauen barrakoietako bat zegoen Arritxulon (Lesaka eta Oiartzungo mugan, Aiako Harrien ondoan). Esklabu horien lekuan arituko dira Amets Arzallus, Andoni Egaña, Alaia Martin eta Eneko Fernandez bertsolariak. Bertzetik, bertso tramaren aitzinetik, tobera tailerra eskainiko du Soinuenea fundazioak Arditurrin, meategiei lotutako musika tresna izaki. Oiartzunen eta Lesakan toberak jotzeko ohiturari eutsi baitzitzaion, Euskal Herrian leku bakanetakoak.

Artea Oinez erakusketa girotzeko lehen ekitaldia egin dute Lesakan

  Kultura  Bortziriak  Lesaka

Artea Oinez erakusketa girotzeko lehen ekitaldia egin dute Lesakan

Eskultura tailerra egin dute 5. eta 6. Mailako ikasleek konbentuan

2017ko urriaren 15ean Nafarroa Oinez ospatuko da Lesakan, baina urte osoan jarduera ezberdinak izanen dituzte. Bertzeak bertze, maiatzean Lesakan eginen den Artea Oinez arte erakusketa girotzeko eta haurren motibazioa lortzeko, urtean zehar jarduera desberdinak burutuko dira, Tantirumairu ikastolak antolatuta. Hiruhileko bakoitzean, artista batzuk oinarri hartuta, jarduera desberdin bat burutuko dute Artea Oinez taldekoek. Abenduaren 21ean, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek eskultura landu dute Lesakako Harriondoa Kultur Etxeko konbentuan burututako urteko lehendabiziko tailerrean. Artelan ikusgarriak egin dituzte.