Euskal ligako txapeldun izateko lehen kanporaketa jokatuko du BRT Menditarrak errugbi taldeak

Ttipi-Ttapa api 26, 11:00 Baztan   Lekaroz

Uni Bilbao Rugby taldea izanen du arerio, larunbat honetan Lekarozen eta maiatzaren 5ean Bilbon

Euskal ligako lehen mailako hasierako fasean laugarren izan zen BRT Menditarrak errugbi taldeak eta horrek, txapeldun izateko play-offetan jokatzeko aukera emanen dio. Lehen kanporaketa, hasierako fasean hirugarren izan den Uni Bilbao Rugby taldearen kontra jokatuko du. Joaneko partida apirilaren 27an, larunbatean 17:30ean jokatuko dute Lekarozen eta itzulerakoa Bilbon maiatzeko lehen asteburuan.

Nafarroako laxoa txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko dute asteburuan

Ttipi-Ttapa api 26, 10:00

Ortzirale arratsaldean Iruritan eta Donezteben eta igande arratsaldean Arraiozen eta Oizen jokatuko dituzte partidak

Ostirala 26 eguraldia Min: 6ºC
Max: 18ºC
Larunbata 27 eguraldia Min: 5ºC
Max: 21ºC
Igandea 28 eguraldia Min: 5ºC
Max: 18ºC

AEMET-ek emandako informazioa