Baztanek bakarrik lortu du garaipena futbol talde nagusien artean

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko urr. 3a, 08:12
Lehen garaipena lortu du Baztanek denboraldi honetan.

Areto-futbolean eta eskubaloian ere galdu egin dute talde nagusiek

Futbol talde nagusien artean, Baztanek bakarrik lortu du garaipena asteburu honetan, Giltxaurdin jokatutako partidan. Aurrerak berdindu egin zuen Arkiskilen eta etxetik kanpo aritu diren Beti Gazte, Doneztebe eta Gure Txokoak galdu egin dute. Areto-futbolean ere porrot kozkorrak jaso dituzte Gure Txokoak eta Umore Onak eta eskubaloian, Errekako hiru talde nagusiek galdu egin dute eta BKTko neska jubenilek irabazi.

 

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko Mailan

Amaikak Bat 3 - Beti Gazte 2 (Jon Ubiria eta Igor Gurrutxaga)

 

Nafarroako lehen maila autonomikoan

Baztan 3 (Asier Lizartza, Andoni Goñi eta Javier Urrutia) – CD Cabanillas 1

 

Nafarroako Preferenten

CD Lagun Artea 2 – Doneztebe 1 (Borja Arregi)

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

Aurrera 0 – SD Alsasua 0

 

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan

Oiartzun 1 - Gure Txokoa 0

 

Nafarroako jubenilen Liga nazionalean

CD Pamplona 2 – Baztan 3 (Javier Maylinek 2 eta Elur Meoki)

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Allerru 2 - Beti Gazte 3 (Pello Telletxea, Jonan Arbelaitz eta Aimar Zamorano)

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

Doneztebe FT 0 – CD Izarra 2

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

Gure Txokoa 0 – Oiartzun 0

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

Hondarribia B 4 - Beti Gazte 3 (Jon Zabalak 3)

Mariño 4 - Gure Txokoa 3 (Urko Telletxea, Iraitz Iñigo eta Aimar Lekuona)

 

Nafarroako kadeteen lehen mailan

Baztan 3 (Gilen Quertierrek 2 eta Urki Aristu) – CD Iruña 3

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

Doneztebe 1 (Ander Berasategi) – CD Zizur 1

CAD Irabia - Aurrera

 

Nafarroako infantilen lehen mailan

Baztan 2 (Julian Urrutia eta Unai Elorza) – UCD Burlades B 3

Doneztebe 4 (Oier Agestak 2, Urko Oiartzabak eta Txomin Omar) – Mendillorri 3

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

Baztan atsedena.

CD San Cernin 3 – Doneztebe 3 (Pello Seinek 2 eta Erik Garcia)

 

Gipuzkoako emakumezkoen ligan

Beti Gazte 2 (Olaia Telletxea eta Itzel) - Santo Tomas Lizeoa 0

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako bigarren mailan

Gure Txokoa 2 - Ataun Troskaeta 7

 

Gipuzkoako hirugarren mailan

Aurrera KE 10 - Umore Ona Goizueta 4

 

ESKUBALOIA

Senior mutilak

Beti Onak 27 – Erreka 18

 

Senior emakumeak

Malkaitz eskubaloia 18 – Erreka 14

 

Jubenil mutilak

BM Huarte 35 – Erreka 28

 

Jubenil neskak

Baztango BKT 24 – BM Aldezar 15

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun