Ainara Mendiburu eta Ibon Erdozain dira Bortzirietako Lasterketa Herrikoien Kopako liderrak

Ttipi-Ttapa ira 18, 20:00 Bortziriak   Bera

Berako Manttale Mendi Lasterketa Taldeak lehenengoz antolatu du Bortzirietako Lasterketa Herrikoien Kopa. Alkaiga Trailek, Berako Gau Krosak, Agerrako Krosak eta Lizuniagako Igoerak osatzen dute zirkuitua, eta azken lasterketaren faltan jakinarazi du orain arteko sailkapena Manttalek.

Eskubaloia ezagutarazteko bi saio eginen dituzte Beran bihar eta heldu den ortzegunean

Ttipi-Ttapa ira 18, 13:30 Bortziriak   Bera

Eskubaloia ezagutarazteko asmoz, ate irekien jardunaldiak eginen ditu Txingudi Eskubaloia Elkarteak. 2012tik 2016ra arte jaiotako haurrei bideratutako saioak izanen dira eta Toki Ona kiroldegian elkartuko dira bihar, irailaren 19an eta heldu den ortzegunean, hilaren 26an, 18:00etatik 19:30era.

Bortziriak Cup eskubaloi txapelketa jokatuko dute larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa ira 12 Bortziriak   Bera

Txingudi Eskubaloia taldeak antolatu du lehiaketa eta Jesus Goikoetxea Plaza beratarra ere omenduko dute eskola kirolean egindako lanagatik.