Baztango Mendigoizaleek deituta, urtero bezala, urteko azken igandean Auzara iganen dira herritarrak eta, bide batez, urteari adio erranen diote mendian elkarren goxotasunean. Ibilaldia hasteko Erratzuko herrian gelditu dira igandean, 07:30ean.
abe 24
Emozioz betetako urte berezia izan zen azkenekoa Baztan Futbol Taldearendako: ekainean hirugarren mailara igateko promozioa galdu, abuztuan Superkopako titulua, kopa jokatzeko eskubidea emanen liokeen partida Giltxaurdin, mendeurrena… «Jokalariek atseden hartzeko denborarik ez zuten izan –dio Josema Osacar entrenatzaileak– eta hori nabaritu genuen liga bukaeran, luze egin zitzaigun, neke fisikoa eta mentala… Behin maila mantenduko genuela eta goitiko postuetarako aukerarik ez genuela ikusi genuenean, lasaiago hartu eta jokalari gazteagoei minutu gehiago ematen hasi ginen».
Teilatuak
Egurrezko estrukturak
Laminatuak - KVH
Alertzea
Habeak
Mekanizatua