Baztan-Bidasoaldeko 60 enpresa baino gehiago bildu ditu lehen aldiz ‘Don Miguel de Muzquiz’ Enpresa Klubak

Ttipi-Ttapa abe 15, 09:00 Mendialdea

Lehen aldiz, Baztan-Bidasoa eskualde osoko enpresaburuek bat egin dute 'Don Miguel de Muzquiz' Enpresa Klubaren inguruan. Joan den ortziralean aurkeztu zuten kluba Bertizko Jaurerriko Jauregian eta 60 enpresa baino gehiagoren ordezkariak bildu ziren. Mikel Irujo Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Enpresa Digitaleko kontseilaria eta Jose Mª Aierdi Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria izan ziren ekitaldiaren buru. Beraiekin batera, Javier Mariezcurrena Enpresa Klubeko lehendakaria, Joseba Martikorena lehendakariordea eta, klubeko gazteen mahaiko Maria Irigoien izan ziren mahaian. Iñaki Larraya Sodena sozietate publikoko zuzendari kudeatzailea ere ekitaldian izan zen, eskualdeko hainbat alkate eta udal ordezkarirekin batera.

Urteko azken Ekomerkatua eginen dute abenduaren 6an Iruñean

Ttipi-Ttapa abe 04 Mendialdea

Urteko azken Ekomerkatuak CPAEN/NNPEKeko hainbat ekoizle bilduko ditu abenduaren 6an, larunbatean 10:00etatik 14:00etara Iruñeko autobos geltoki zaharrean, eta beren produktuak salgai jarriko dituzte, Nafarroako produktu ekologiko ugari etxera eramateko aukera eskainiz: Erratzuko Pittika gazta, Lizarraldeko olioa eta lekaleak, Arbeizako eztia, Imotz Haraneko arrautzak, Munarrizko patatak eta lekaleak eta Iturgoieneko gaztak edo Caparrosoko sasoiko barazkiak, bertzeak bertze. Gainera, hilabete honetan Irunberriko Azpea Upaitegiaren ardoa eta Valentziatik Horta de Ximoren laranjak, mandarinak, limoiak eta kaki ekologikoak izango ditugu postu gonbidatuak bezala.

Santiago Telletxea Sarratea

Malerreka: Donamaria

2025eko abenduaren 12an hil zen, 81 urte zituela.