Irundik Baionarat, martxoaren 14tik 24ra
Korrikako irudiekin bideoa osatu du Goizuetako Korrika Batzordeak

Ttipi-Ttapa mar 30 Leitzaldea   Goizueta

Hitzak eskas dira martxoaren 19an Goizuetan bizi izan zutena azaltzeko. Horregatik, akaso, herritarrei eskerrak emateko mezuarekin batera bideo hau elkarbanatu du Goizuetako Korrika Batzordeak.  Batzordekideak, kilometro erosleak, korrikalariak, autobus gidariak, esatari eta txalo jotzaileak. Denak hartu nahi izan dituzte gogoan eta denei eskerrak eman eta argi esan diete: «Arrunt HARRO gaude gure HERRIaz»