Garaipenarekin akitu du denboraldia BRT-Menditarrak errugbi taldeak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko api. 11a, 09:15

Garaipena lortu du Menditarrak BRT taldeak denboraldiko azken partidan Lekarozen.

Lauko finaleko finalerdia galdu zuten Errekako emakumeek, txapeldun izan zen Loyolaren kontra

Erreka eskubaloi taldeko emakumeek lehen aldiz lortu dute lauko finalerako sailkatzea. Finalerdietan arerio zaila suertatu zitzaien, lehen fasea lehen postuan sailkatu zen eta etxean ari zen Loyola eta faboritoek ez zuten hutsik egin. Errekari irabazi ondotik txapeldun izan ziren. Halere, denboraldi bikaina osatu dute Errekako emakumeek. Gizonezkoek ere garaipenarekin akitu zuten denboraldia. Errugbian, denboraldiko azken partida irabazi zuen Menditarrak BRT taldeak Lekarozen. Futbol talde nagusien artean, Leitzako Aurrerak bakarrik lortu zuen garaipena.

 

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko Mailan

Vasconia 2 - Beti Gazte 0

 

Nafarroako lehen maila autonomikoan

CD Azkoyen 2 – Baztan 0

 

Nafarroako Preferenten

Doneztebe 1 – Berriozar CF 1

 

Nafarroako Erregionaleko lehen maila kopan

Aurrera 6 (Eskuderok 2, Mikel, Martxel, Kalonge eta Oinatz) – San Ignacio 0

 

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Gure Txokoa 0 – Oiartzun 1

 

Nafarroako jubenilen Liga nazionalean

UD Mutilvera 1 – Baztan 1 (Luis Urrutia)

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Lengokoak 4 - Beti Gazte 11

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako kopan

Gure Txokoa 4 (Ethan Garciak 3, Xumar Biurrarena) - Mariño 2

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

CD Murchante 2 - Doneztebe FT 0

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopan

Beti Gazte – Mariño partida apirilaren 22ra gibeleratua, 11:30ean.

Allerru A 3 - Gure Txokoa 3 (Alvaro Martin, Ivan Azkarate eta Javier Etxalar)

 

Nafarroako kadeteen lehen mailan

CD Valle de Egues 2 – Baztan 4 (Unai Goñi, Gilen Quertier, Lizar Urrutia eta Julen Trantxe)

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailako kopan

Mutilvera A 0 – Doneztebe 4 (Enaitz Iriartek 2, Ander Berasategi eta Unai San Miguel)

Aurrera – Beti Kozkor, apirilaren 11n, asteartean 18:30ean Leitzako Arkiskilen.

 

Gipuzkoako infantilen lehen mailako txapeldunen fasean

Anaitasuna A 1 - Beti Gazte 6 (Mattin Lekuonak 2, Manex Ramosek 2, Asier Larralde eta Asier Taberna)

 

Gipuzkoako infantilen lehen mailako kopan

Gure Txokoa 3 (Unai Etxegarai, Unai Garro eta Andoni Telletxea) – Beti Ona 0

 

Nafarroako infantilen lehen mailan

Doneztebe 0 - Baztan 5 (Imanol Zokok 3 eta Julian Urrutiak 2) derbia erraz irabazi zuten baztandarrek.

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

Baztan 0 – Aoiz 3

San Ignacio 8 – Doneztebe 2 (Oier Agirre eta Odei Mariezkurrena)

 

Gipuzkoako emakumezkoen kopan

Beti Gazte 9 – Allerru 1

 

Nafarroako futbol-8 txapelketa kopa

Neskak

Baztan 0 - Beti Gazte 2 (Raphaela Gomes eta Ane Ordoki), derbia lesakarrek irabazi zuten.

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako bigarren mailan

Gure Txokoa 2 – Donibane Pari Berri 1

 

Gipuzkoako hirugarren mailan

Teep Samaniego Orixe Tolosaldea 8 - Umore Ona Goizueta 1

 

ESKUBALOIA

Senior mutilak, txapeldunen fasea

BM Tafalla 23 – Erreka 24

 

Senior emakumeak, lauko finaleko lehen finalerdia

Loyola 29 – Erreka 17

 

Kadete neskak

Baztango BKT 23 – Malkaitz B 31

BM Ardoi B 29 – Erreka 23

 

Infantil mutikoak

BM Noain 28 – Erreka 30

 

Infantil neskak

Erreka 19 – Loyola A 24

Baztango KT 25 – Malkaitz B 21

 

Alebin neskak

BM River Ega A 4 - Baztango BKT A 12

Baztango BKT B 4 – Erreka 12, derbian doneztebarrak nagusi

 

Aurrealebin neskak

Loyola C 7 - Baztango BKT 11

 

SASKIBALOIA

Junior neskak

Toki Ona Bortziriak 42 – CB Valle de Egues C 48

 

Kadete neskak

Toki Ona Bortziriak 35 – CB Peralta 34

 

Aurreinfantilak neskak

Oncineda 32 - Toki Ona Bortziriak 22

 

Minibasket mutikoak

Toki Ona Bortziriak 39 – Baloncesto Sartaguda 37

 

Minibasket neskak

Toki Ona Bortziriak 26 – Esclavas Sagrado Corazón 6

 

ERRUGBIA

Senior, euskal ligan

BRT Menditarrak 30 – Marzola Rioja 29

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun