Kategoria galdu du Baztan futbol talde nagusiak eta igoerarik ez du lortu Gure Txokoak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko mai. 16a, 08:30
Baztan futbol taldeak ezin izan dio hirugarren mailari eutsi.

Castro Urdialesen mailaz igotzeko jokatutako sektorean partida bakarra irabazi du Baztango BKTko emakumeen eskubaloi taldeak

Baztan futbol talde nagusiak Maila Autonomikoan jokatuko du hurrengo denboraldian, hirugarren mailan ligako azken partida galdu ondotik. Gure Txokoak ez du Gipuzkoako Preferentera igotzea lortu, igoera faseko azken partida berdindu eta gero. Lesakako Beti Gazte taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen Lasarten, baina azken partidan erabakiko da Gipuzkoako Ohorezko mailan segitzen duen edo ez. Berdinketa aski du matematikoki ziurtatzeko. Eskubaloian, Nafarroako liga irabazi ondotik, Zilarrezko Ohorezko Mailara igotzeko sektorea jokatu dute Baztango BKTko emakumeek asteburuan Castro Urdialesen (Kantabria). Hiru partidetatik bi lehenbizikoak galdu eta azkenekoa bakarrik irabazi dute. Hirugarren izan dira eta ez dira mailaz igoko.

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

Cantolagua 2 – Baztan 1 (Javi Urrutia)

 

Gipuzkoako ohorezko mailan

Ostadar 0 - Beti Gazte 1 (Josu Sanjurjo)

 

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Santo Tomas Lizeoa 1 - Gure Txokoa 1 (Aitzol Irizar)

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Beti Gazte 9 (Jon Ubiriak 3, Jorge Agirrek 3, Beñat Conde, Paulo Ramos, Pello Telletxea) – Santo Tomas Lizeoa 1

 

Gipuzkoako kadeteen ohorezko mailan

Beti Gazte 2 (Jorge Agirre, Aimar Zamorano) – Dunboa Eguzki 2

 

Gipuzkoako infantilen lehen mailan

Gure Txokoa 3 (Jokin Reyesek 3) – Orereta 2

 

Nafarroako infantilen lehen mailan

Beti Gazte – CD San Ignacio, ez ziren Iruñekoak aurkeztu.

CD Erriberri 2 – Baztan 0

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

Ademar 4 – Baztan 3 (Mikel Ariztia, Oihan Karraskedo eta Aitor Plaza)

San Ignacio 3 - Doneztebe 2 (Oier Agesta eta Ekaitz Bertiz)

 

ESKUBALOIA

Emakumeak, Ohorezko mailara igotzeko sektorea Kastron

Usurbil 30 - Baztango BKT 22

Baztan BKT 13 – Castro Urdiales 19

Baztango BTK 18 – AD La Jota 16

 

Mutiko kadeteak liga

Erreka 28 – Txantrea 23

 

SASKIBALOIA

Kadete neskak

Toki Ona Bortziriak 55 – San Fermin Ikastola 27

 

Minibasket neskak

Toki Ona Bortziriak 39 – Berriozar MKE 33

 

Preminibasket neskak

Cantolagua B 0 - Toki Ona Bortziriak 2 (Zangozakoak ez ziren agertu jokatzera)

 

Preminibasket mutikoak

Toki Ona Bortziriak 33 – Santa Catalina 30

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun