Goldatz Beran 2015eko irailean sortutako Emakume Talde Feminista da. Goldatz izenak goldearen arrastoa erran nahi du eta Alkaibeherea baserriko kondaira batean oinarrituta egin da taldearen irudi eta izena: Baserri honetan hainbat neska geratzen ziren arratsez artoa zuritzeko. Baserriko gazteenak, erran zien bertzeei kapaza zela mendira joan eta bertan zuen goldea ekartzeko. Hala egin zuen eta mendira joan zen, baina etzen inoiz itzuli. Etxekoak hau aditu zuten "Gauna gabazkuentzat, eguna egunazkuentzat; Alkaibehereko neskatxa guretzat". Erraten da Gabazko gizonak bahitu zuela eta goldea Berako ermita baten gainean erori zela.

Emakumeonganako Indarkeriaren Aurkako Eguneko elkartaratzea

2016 urr 26 Bortziriak   Bera

Azaroaren 25an, Emakumeonganako Indarkeriaren Aurkako Eguna, indarkeria eta eraso sexista gehiagorik ez dugula onartuko aldarrikatzeko elkartaratzea egingo dugu Goldatzek deituta Mukixu zubian arrats…
2016ko MARTXOAK 8 “EMAKUMEON NAZIOARTEKO EGUNA”

2016 mar 22 Bortziriak   Bera

2016ko MARTXOAK 8 “EMAKUMEON NAZIOARTEKO EGUNA” Goldatz, Berako Emakume Talde Feministatik martxoaren 8 “Emakumeon Nazioarteko Egunari” begira Aste Morea antolatu dugu, martxoaren 4an hasi eta 12a…