Goldatz Beran 2015eko irailean sortutako Emakume Talde Feminista da. Goldatz izenak goldearen arrastoa erran nahi du eta Alkaibeherea baserriko kondaira batean oinarrituta egin da taldearen irudi eta izena: Baserri honetan hainbat neska geratzen ziren arratsez artoa zuritzeko. Baserriko gazteenak, erran zien bertzeei kapaza zela mendira joan eta bertan zuen goldea ekartzeko. Hala egin zuen eta mendira joan zen, baina etzen inoiz itzuli. Etxekoak hau aditu zuten "Gauna gabazkuentzat, eguna egunazkuentzat; Alkaibehereko neskatxa guretzat". Erraten da Gabazko gizonak bahitu zuela eta goldea Berako ermita baten gainean erori zela.