Igandea, martxoak 19



10:00

VIII. Kobazuloen Eguna

Xareta | Ospakizunak

Lurpea taldearen ekimenez, Kobazuloen VIII. Eguneko ospakizunek bisita berezi, erakustaldi eta deskontuak izanen dituzte igandean Arrikrutz-Oñatiko kobak, Ekainberrik, Isturitz-Oxozelhaya kobak, Mendukiloko kobak, Pozalaguako kobak, Sarako Leizeak, Sorginen Kobak (Zugarramurdi) eta Urdazubiko leizeak osatzen dute 2008an sortutako Lurpea elkartea. Helburu argia dute denek, lurpeko bisitariari “seigarren kontinentea” deskubritzeko aukera ematea, hurbil izan arren hain ezezagun zaizkigun baliabide hauek ezagutzeko aukera eskainiz. 

VIII. Kobazuloen Eguna

Lurpea taldearen ekimenez, Kobazuloen VIII. Eguneko ospakizunek bisita berezi, erakustaldi eta deskontuak izanen dituzte igandean

Arrikrutz-Oñatiko kobak, Ekainberrik, Isturitz-Oxozelhaya kobak, Mendukiloko kobak, Pozalaguako kobak, Sarako Leizeak, Sorginen Kobak (Zugarramurdi) eta Urdazubiko leizeak osatzen dute 2008an sortutako Lurpea elkartea. Helburu argia dute denek, lurpeko bisitariari “seigarren kontinentea” deskubritzeko aukera ematea, hurbil izan arren hain ezezagun zaizkigun baliabide hauek ezagutzeko aukera eskainiz. 


11:45

Tafallako Tubala Uxoa abesbatzaren kontzertua

Lekarozko eliza, Baztan Lekaroz

Igande goizeko 11:45ean elizan Tafallako Tubala Uxoa abesbatzak ahots kontzertua eskainiko du martxoaren 19an, igandean 11:45ean Lekarozko elizan, Laura Calvo Zalakainen gidaritzapean. Nafarroako Abesbatzen Elkarteak antolatu du emanaldia, Lekarozko parrokiaren eta Legate elkartearen laguntzarekin.

Tafallako Tubala Uxoa abesbatzaren kontzertua Lekarozko eliza

Igande goizeko 11:45ean elizan

Tafallako Tubala Uxoa abesbatzak ahots kontzertua eskainiko du martxoaren 19an, igandean 11:45ean Lekarozko elizan, Laura Calvo Zalakainen gidaritzapean. Nafarroako Abesbatzen Elkarteak antolatu du emanaldia, Lekarozko parrokiaren eta Legate elkartearen laguntzarekin.


12:00

Labaiendarren arteko aizkora apustua Donezteben

Ezkurra pilotalekua, Doneztebe | Lehiaketak

Pello eta Jon Telletxea, Jesus eta Miguel Angel Etxeberria anaien kontra ariko dira igande eguerdian, 2.000 euro jokatuz Beintza-Labaiengo lau aizkolarik indarrak neurtuko dituzte martxoaren 19an, eguerdiko 12etan Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan eginen duten apustuan. Pello Telletxea eta Jon Telletxea alde batetik eta Jesus Etxeberria eta Miguel Angel Etxeberria anaiak, bertzetik, ariko dira. Bikote bakoitzak hamar kanaerdi eta lau oinbiko enbor moztu beharko ditu eta 2.000 euro jarriko ditu jokoan. 

Labaiendarren arteko aizkora apustua Donezteben Ezkurra pilotalekua

Pello eta Jon Telletxea, Jesus eta Miguel Angel Etxeberria anaien kontra ariko dira igande eguerdian, 2.000 euro jokatuz

Beintza-Labaiengo lau aizkolarik indarrak neurtuko dituzte martxoaren 19an, eguerdiko 12etan Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan eginen duten apustuan. Pello Telletxea eta Jon Telletxea alde batetik eta Jesus Etxeberria eta Miguel Angel Etxeberria anaiak, bertzetik, ariko dira. Bikote bakoitzak hamar kanaerdi eta lau oinbiko enbor moztu beharko ditu eta 2.000 euro jarriko ditu jokoan. 


19:30

Motxila 21 'Live, zuzenean, En Vivo'

Taupadak lokala, Lesaka | Dokumentalak

Igandean 19:30ean Bihotzkada kolektiboaren Taupadak lokalean, Down Sindromearen Nazioarteko Egunaren harira  Martxoaren 21ean Down Sindromearen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Ospakizun hori gogoratuz, Motxila 21 taldearen ‘Live, zuzenean, en vivo’ ikusentzunekoa eskainiko dute Lesakako Bihotzkada Kolektiboaren Taupadak aretoan martxoaren 19an, igandean 19:30ean.

Motxila 21 'Live, zuzenean, En Vivo' Taupadak lokala

Igandean 19:30ean Bihotzkada kolektiboaren Taupadak lokalean, Down Sindromearen Nazioarteko Egunaren harira 

Martxoaren 21ean Down Sindromearen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Ospakizun hori gogoratuz, Motxila 21 taldearen ‘Live, zuzenean, en vivo’ ikusentzunekoa eskainiko dute Lesakako Bihotzkada Kolektiboaren Taupadak aretoan martxoaren 19an, igandean 19:30ean.



19:00
18:00

Emakume Langilearen Eguna Bortzirietan

Bortziriak | Ospakizunak

Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Berako Goldatz emakume feminista taldeak antolatuta Martxoren 8ko Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekitaldi antolatu dituzte Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Berako Goldatz Emakume Feminista Taldeak.

Emakume Langilearen Eguna Bortzirietan

Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Berako Goldatz emakume feminista taldeak antolatuta

Martxoren 8ko Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekitaldi antolatu dituzte Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Berako Goldatz Emakume Feminista Taldeak.



17:30
20:30

Zurrumurruen kontrako formazio tailerrak

Arizkunenea, Elizondo | Tailerrak

Martxoaren 7, 14 eta 21ean eginen dira saioak Elizondoko Arizkunenean Zurrumurruei aurre egiteko formazio tailerra antolatu du Bidelagun elkarteak, Baztango Udalaren, Caja Navarra Fundazioaren eta SOS Arrazakeria erakundearen laguntzarekin. Gizarte Langileei, Osasun Etxeko Langileei, Administrazioan lan egiten duten langileei, Udalako langileei, eskoletako hezitzaileei eta interesaturik dagoen edozeineri zabalik dago.

Zurrumurruen kontrako formazio tailerrak Arizkunenea

Martxoaren 7, 14 eta 21ean eginen dira saioak Elizondoko Arizkunenean

Zurrumurruei aurre egiteko formazio tailerra antolatu du Bidelagun elkarteak, Baztango Udalaren, Caja Navarra Fundazioaren eta SOS Arrazakeria erakundearen laguntzarekin. Gizarte Langileei, Osasun Etxeko Langileei, Administrazioan lan egiten duten langileei, Udalako langileei, eskoletako hezitzaileei eta interesaturik dagoen edozeineri zabalik dago.



07:40
13:00

Lesakako Sanferminetarako kartel eta azal lehiaketa

Bortziriak Lesaka | Lehiaketak

Lanak apirilaren 7ra bitarte aurkez daitezke eta herri bozketaren bidez aukeratuko dira irabazleak Lesakako Udalak, 2017ko Sanferminetako programaren azala eta bestak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du, Lesakan jaio edota bertan bizi direnentzat. Lanak udal bulegoetan aurkezteko epea apirilaren 7ko 13:00etan akautuko da, lehiaketa hauetan ohikoa den sistema erabiliz. 

Lesakako Sanferminetarako kartel eta azal lehiaketa

Lanak apirilaren 7ra bitarte aurkez daitezke eta herri bozketaren bidez aukeratuko dira irabazleak

Lesakako Udalak, 2017ko Sanferminetako programaren azala eta bestak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du, Lesakan jaio edota bertan bizi direnentzat. Lanak udal bulegoetan aurkezteko epea apirilaren 7ko 13:00etan akautuko da, lehiaketa hauetan ohikoa den sistema erabiliz. 



17:00
19:00

Gaixotasun baskular batekin bizitzea

Doneztebeko Osasun zentroa, Malerreka Doneztebe | Tailerrak

Martxoaren 14, 16, 20 eta 23an eskainiko den ikastaroa doan da, baina aitzinetik izena eman behar da  Gaixotasun baskular batekin bizitzea izeneko tailerra landuko dute Doneztebeko Osasun Zentroan martxoaren 14, 16, 20 eta 23an, arratsaldeko 5etatik 7etan eginen dituzten saioetan, 17:00etatik 19:00etara. Ikastaroa doan da, baina horretarako aitzinetik izen eman behar da 848 421954 telefonoan (Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Osasunaren Sustapenereko atala) edo www.escueladepacientes.navarra.es webgunean.

Gaixotasun baskular batekin bizitzea Doneztebeko Osasun zentroa

Martxoaren 14, 16, 20 eta 23an eskainiko den ikastaroa doan da, baina aitzinetik izena eman behar da 

Gaixotasun baskular batekin bizitzea izeneko tailerra landuko dute Doneztebeko Osasun Zentroan martxoaren 14, 16, 20 eta 23an, arratsaldeko 5etatik 7etan eginen dituzten saioetan, 17:00etatik 19:00etara. Ikastaroa doan da, baina horretarako aitzinetik izen eman behar da 848 421954 telefonoan (Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Osasunaren Sustapenereko atala) edo www.escueladepacientes.navarra.es webgunean.



19:00
19:00

III. Energia jardunaldiak Leitzan

Leitzaldea Leitza | Jardunaldiak

LeitzEKO Kontsumo taldearen eta Udalaren eskutik, martxoaren 16, 23 eta 29an LeitzEKO Kontsumo taldeak eta Udalak elkarlanean antolatu dituzte III. Energia jardunaldiak. Martxoaren 16, 23 eta 29an izanen diren saioak, guztiak 19:00etan. 

III. Energia jardunaldiak Leitzan

LeitzEKO Kontsumo taldearen eta Udalaren eskutik, martxoaren 16, 23 eta 29an

LeitzEKO Kontsumo taldeak eta Udalak elkarlanean antolatu dituzte III. Energia jardunaldiak. Martxoaren 16, 23 eta 29an izanen diren saioak, guztiak 19:00etan. 



08:00
12:00

Arbolaren Eguna Lesakan

Bortziriak Lesaka | Ospakizunak

Frain kaxko inguruan azpiegitura lanak eginen dituzte larunbat honetan eta zuhaitzak landatu hurrengoan Arbolaren Eguna antolatu dute martxoaren 18 eta 25ean Lesakako Frain kasko inguruan. Lehenbiziko larunbatean, eremua garbitu, piketeak sartu, zerrakura egin eta gisako lanetan ariko dira. Martxoaren 25ean, berriz, zuhaitzak landatuko dituzte.  Helduak 08:00etan abiatuko dira eta haurrak 09:00etan. Lesakako Udalak, Beti Gaztek, Irain eskolak eta Tantirumairu ikastolak antolatu dute ekitaldia, ArcelorMittal lantegiaren laguntzarekin.

Arbolaren Eguna Lesakan

Frain kaxko inguruan azpiegitura lanak eginen dituzte larunbat honetan eta zuhaitzak landatu hurrengoan

Arbolaren Eguna antolatu dute martxoaren 18 eta 25ean Lesakako Frain kasko inguruan. Lehenbiziko larunbatean, eremua garbitu, piketeak sartu, zerrakura egin eta gisako lanetan ariko dira. Martxoaren 25ean, berriz, zuhaitzak landatuko dituzte.  Helduak 08:00etan abiatuko dira eta haurrak 09:00etan. Lesakako Udalak, Beti Gaztek, Irain eskolak eta Tantirumairu ikastolak antolatu dute ekitaldia, ArcelorMittal lantegiaren laguntzarekin.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»