12:45ean hasita, Baztango Dantzariek eta Elizondoko Gaiteroek, Baztango Udalaren laguntzaz antolatuta Baztango Dantzariek eta Elizondoko Gaiteroek, Baztango udalaren laguntzaz antolatuta Bailableak (Muxikoak, Jotak, Larrain Dantza…) izanen dira otsailaren 12an, igandean 12:45ean Elizondoko plazan.
Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Berako Goldatz emakume feminista taldeak antolatuta Martxoren 8ko Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekitaldi antolatu dituzte Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Berako Goldatz Emakume Feminista Taldeak.
Ortzegunean, bizkarrekoak jarriko dizkiete mozorroei eskolan eta larunbatean Binakako Urrezko Aizkora txapelketako finalerdia Ohikoa denez, Arantzan inauterien data ofizialei aurre hartu eta asteburu honetan ospatuko dituzte mozorroen bestak. Ortzegunean hasiko dira mozorro zuriak lanean eta baserriz baserriko eskean. Ortziralean ere halaxe ibiliko dira eta bertso afaria eta emakumeen afaria ere izanen dira. Larunbatean herri kirola izanen dute, Binakako Urrezko Aizkora txapelketako finalerdia frontoian.
Ortzirale arratsaldean egin zuten inaugurazioa Taupadak gunean eta margolariarekin egoteko aukera izan zen Juanjo Etxabeguren (Irun, 1959) margolariaren erakusketa zabalik da Lesakako Taupadak arte eta artisautzaren gunean otsailaren 10etik martxoaren 12ra. Bihotzkada Kolektiboak antolatutako erakusketaren inaugurazioa otsailaren 10ean egin zuten, margolaria bertan zela.