Adonak omenaldia egin die Nafarroako 204 odol-emaileri, horietako sei gure herrietakoak dira

Ttipi-Ttapa mai 01, 11:00 Mendialdea

2023an odola eman zuten guztien altruismoa eskertzeko, Nafarroako Odol Emaileen Elkarteak (Adona) urteko besta ospatu zuen apirilaren 28an Baluarten (Iruñea). Iaz Nafarroan 13.137 pertsonek 24.381 odol-emate egin zituzten, eta igandean horietatik 204 intsigniekin omendu zituzten. Omenduetako sei Bidasoaldeko herritarrak dira.

Euskal Herri osoko bolleren topalekua izan da Leitza

Ttipi-Ttapa api 30, 12:30 Leitzaldea   Leitza

Euskal Herriko Bollo topaketak egin dituzte Leitzan apirilaren 26tik 28ra eta parte hartzaileen hitzetan: «jendetsua, polita, anitza eta oso aberasgarria» izan da bertan bizitakoa. Askorako eman du asteburuak: hitzaldiak, tailerrak, mahai inguruak, festarako tartea… denetarik izan dute. Bollerek munduari begiratzeko behar dituzten estrategiei buruz hitz egiteko espazio bat eraiki dute. Saretzea bilatu dute, komunitatea sortzea eta bollerismotik munduari nola aurre egin bilatzea.