1,4 milioi bisita izan ditu ERRAN.EUSek 2023an

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 7a, 08:00

2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean 1.453.713 bisita eta 271.693 erabiltzaile izan zituen ERRAN.EUSek, Google Analyticsek emandako datuen arabera. Azken urteetako joerari eutsiz, bisita gehienak (% 75) eskuko telefonoa erabiliz egin dute erabiltzaileek, % 24 ordenagailua erabiliz eta gainerakoek tableta erabiliz.

Iaz 1,4 milioi bisita izan ditu ERRAN.EUSek: zehazki, 1.453.713 bisita. Google Analytics neurgailuak emandako datua da hori. Erabiltzaile bat webgunera sartu eta atera bitarte egiten duen ekintza multzoa kontsideratzen da bisita edo sesioa, igarotzen duen denbora, ikusten duen orri kopurua... Erabiltzaile batek egin ditzake bisita bat baino gehiago egun batean. Google Analytics-ek sesio edo bisita berria kontsideratzen du, ordu erdiz ekintzarik egin ez bada webgunean.

Egunero, bana bertze, 17 eduki berri argitaratu ziren

Iaz 6.127 eduki argitaratu ziren webgunean. Horrek erran nahi du egunero, bana bertze, ia-ia hamazazpi artikulu, audio, bideo edo argazki-galeria argitaratu zirela.

Smartphone-aren bitartez sartzen dira gehien gehienak

Azken urteetako joerari eutsiz, bisita gehienak (% 75) eskuko telefonoak erabiliz egin dituzte erabiltzaileek, % 24 ordenagailuak erabiliz, eta gainerako % 1a tabletak erabiliz.

Denbora errealeko datuak

Google Analytics-ek denbora errealean ematen ditu webgunearen datuak. Hemen behean erakusten den irudian ikus dezakezue kontrol panelaren pantaila-argazki bat. Argazki hori pasa den azaroaren 26ko gauean atera zen, udal hauteskundeen emaitzak argitaratu ondotik. Hor ikusten diren datuetan ageri da, konparaziora, argazkia atera aitzineko 30 minututan 500 pertsona sartu zirela ERRAN.EUSen, horietatik % 93a mugikorraren bitartez zeudela konektatuak, euren Interneteko nodoa maparen zein tokitan zegoen kokatua, zer eduki ari ziren ikusten eta horrela bertze hainbat datu.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun