Hirugarren mailako areto-futbol txapelketa irabazi du Leitzako Aurrerak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko mai. 15a, 09:01
Leitzako Aurrerako areto-futbol taldeak Gipuzkoako hirugarren mailako liga irabazi du.

Futbol handian, Aurrerak kopako final erdietara sailkatzea lortu du eta Beti Gazteko emakumeak penalti jaurtiketeetan kanporatu zituzten kopako final laurdenetan

Areto-futbolean, Gipuzkoako hirugarren mailako txapeldun suertatu da Leitzako Aurrera areto-futbol taldea. Goierriren kontrako finalean arauzko denbora banako berdinketarekin bukatu ondotik, penalti jaurtiketetan finago ibili ziren leitzarrak, txapelketa irabazteko. Penaltien gurutzea Beti Gazteko futbol handiko emakumeek ezagutu zuten. Kopako lehen faseko partida guztiak irabazi ondotik, final laurdenetako kanporaketa zuzena zuten lesakarrek Eibarren kontra eta hiruna berdindu ondotik, penaltietan gipuzkoarrek lortu zuten final erdietarako txartela Mastegin. Gizonezkoei dagokienez, Aurrerak Kadreitan 3-2 galdu arren, finalerdietarako sailkatzea lortu du, Leitzan 3-1 irabazi zuelako. Beti Gaztekoek eta Baztanek garaipen garrantzitsuak lortu zituzten eta Doneztebek berdindu egin zuen eta horrekin igoera faserako sailkatzea lortu du. Gure Txokoak porrot mingarria jaso zuen Bergaran.

 

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko Mailan

Beti Gazte 1 (Urki Txoperena) – Real Union 0

 

Nafarroako lehen maila autonomikoan

Beti Kozkor 1 – Baztan 2 (Iñaki Azpiroz eta Javier Urrutia)

 

Nafarroako Preferenten

CF Beriain 2 – Doneztebe 2 (Ibon Leiza eta Borja Arregi)

 

Nafarroako Erregionaleko lehen maila kopako final laurdenak (itzulerakoa)

Cadreita 3 – Aurrera 2 (Martxel eta Manel). Leitzan 3-1 irabazi zuela kontuan hartuz, finalerdietara sailatu dira leitzarrak.

 

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Bergara 6 - Gure Txokoa 0

 

Nafarroako jubenilen Liga nazionalean

CD Itaroa Huarte 1 – Baztan 3 (Javier Maylin, Luis Urrutia eta Elur Meoki)

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Beti Gazte 2 (Javier Parra eta Urki Txoperena) – Touring 2

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako kopan

Ikasberri B 4 - Gure Txokoa 2 (Aitor Heras eta Iker Garcia)

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

CD San Miguel 0 - Doneztebe FT 0

 

Nafarroako kadeteen lehen mailan

Rotxapea CD 9 – Baztan 0

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailako kopan

Doneztebe 4 (Enaitz Iriartek 2, Unai San Miguel eta Koldo Herrera) – Mutilvera A 1

Beti Kozkor 4 – Aurrera 6 (Samuk 2, Mikelek 2, Lukenek 2)

 

Gipuzkoako infantilen lehen mailako txapeldunen fasean

Aloña Mendi 1 - Beti Gazte 4 (Asier Taberna, Asier Larralde, Jonan Berrozpe eta Mattin Lekuona)

 

Gipuzkoako infantilen lehen mailako kopan

Oiartzun A 2 - Gure Txokoa 1 (Asier Latorre)

 

Nafarroako infantilen lehen mailan

Doneztebe 2 (Aritz Zulaikak 2) – Beriain 2

Baztan 2 (Oihan Karraskedo eta Unai Elorza) – Mutilvera 2

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

Baztan 3 (Oihan Altzuartek 2 eta Imanol Zoko) – Ondalan 4

Doneztebe 3 (Pello Sein, Egoitz Ibarra eta Iraitz Aiesa) - Universidad Navarra A 2

 

Gipuzkoako emakumezkoen kopako final laurdenak

Beti Gazte 3 – Eibar 3 (Penaltietan kanporatu zituzten lesakarrak)

 

Nafarroako futbol-8 txapelketa kopako bigarren fasea

Neskak

Beti Gazte 4 (Ane Ordoki, Maialen Jaurena, Nerea Ordoki eta Olaia Yanci) – Itaroa Huarte A 1

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako hirugarren mailako finala

Aurrera 1 – Goierri 1 (Aurrerak irabazi du penaltietan, 2-1)

 

ESKUBALOIA

Kadete neskak kopan

Baztango BKT 22 – Loyola 14

 

Infantil mutikoak kopan

Erreka 36– Txantrea B 15

 

Infantil neskak kopan

Loyola B 25 - Baztango BKT 23

 

Alebin neskak

Baztango BKT A 12 – BM Tafalla A 4

Beti Onak/Atarrabia 4 - Baztango BKT B 12

Erreka 12 – BM Uharte B 4

 

Aurrealebin neskak

Baztango BKT 6 - River Ega 10

 

SASKIBALOIA

Kadete neskak

CB Peralta 40 - Toki Ona Bortziriak 38

 

Minibasket mutikoak

Patxi Larrainzar 49 - Toki Ona Bortziriak 29

 

Minibasket neskak

San Fermin Ikastola 51 – Toki Ona Bortziriak 33

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun