Bidasoko Bide Berdean arretaz ibiltzea aholkatu dute

Ttipi-Ttapa 2016ko ira. 16a, 10:30
Endarlatsako presa botatzeko obrek eragina dute Bide Berdearen erabilgarritasunean ere.

Endarlatsa inguruan batez ere, presa botatzeko obrak direla eta

Life+ Irekibai proiektuaren baitako Endarlatsako presaren eraistea dela eta, Cederna Garalur eta Baztan-Bidasoa eskualdeko udalek erabiltzaileei Bidasoko Bide Berdean arretaz ibiltzea gomendatzen diete eta bidea erabiltzen dutenei barkamena eskatzen diete kalte hauek sortu ditzaketen eragozpenengatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun