Teodoro Arburuaren Etxalarko kronika zaharrak liburuan bildu ditu Pello Apezetxeak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko mai. 24a, 08:05
Pello Apezetxeak moldatu duen liburuaren azala.

Maiatzaren 27an, ortzirale arratsaldeko 7:30ean eginen dute aurkezpena Kultur Etxean

Maiatzaren 27an, ortziralean 19:30ean, Teodoro Arburua Irisarri herriko apezak eta Euskaltzaindiko kide izandakakoak 1921etik 1936ra bitartean idatzi eta Pello Apezetxeak bildutako hainbat testurekin, azalpenekin eta argazki zaharrekin osatutako Etxalarko kronika eta kontakizun zaharrak liburuaren aurkezpena eginen du Pellok Kultur Etxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun