Berako XII. Mendi Maratoia eginen dute apirilaren 17an

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko api. 15a, 11:50
Manttaleko Txus Unsion izanen da beteranoetako bat Berako Mendi Maratoi Erdian.

Oier Ariznabarretak eta Laura Solak hirugarren urtez segidan garaipena bilatuko dute 

Apirilaren 17an Beran jokatuko den XII. Mendi Maratoi Erdian hirugarren urtez segidan garaipena bilatuko dute Oier Ariznabarreta eta Laura Solak. Durangoko korrikalaria izanen da faborito nagusia probaren hamabigarren edizioan, nahiz eta duatloietan eta krosetan ibili den batipat orain arte eta mendian askorik ez jardun. Hala ere, duela hiru aste egin zen Sara Korrika Traila irabazi zuen, momentu onean dagoela berretsiz. Didier Zago frantziarra, eta Beran bost aldiz irabazitakoa, aurten ez da irteeran egongo lesio batengatik. Endika Gartzia iaz laugarren edota Beñat Marmissolle hirugarren, lasterketan parte hartzekoak dira. Joseba Larralde beratarra ere lehenengo postuetako lehian ikusiko dugu.

 

Emakumezkoetan, 2015eko lehenengo hiru sailkatuak etorriko dira: Laura Sola, Alizia Olazabal eta Aitziber Ibarbia. Azken bi ediziotan Laura Sola, bi ordutik jausten den lehen emakumea izatetik oso gelditu zen. Aurten 40 emakume baino gehiagok eman du izena,  probako errekorra, eta Berako 5 emakumek hartuko dute parte, arrakasta borobiltzeko.

Korrikalari popularrak izanen dira protagonistak aurten ere, izan ere, eskuragarri jartzen diren 525 dortsalak bi ordutan agortu ziren.  21 kilometrotako ibibideak ez du aldakearik izanen eta punturik interesgarriena Larun tontorrean izanen du, punturik altuenean 900 metrotara.

 

Bezperan herri kirolak

Probaren aurrekari bezala, bezperan Herri Kirolak izango dira Toki Ona kiroldegi kanpokaldean. Festibala larunbat arratsaldeko 5etan hasiko da haurrentzako froga ezberdinekin (txingak, korrika, zaku lasterketak e.a.). 18:00etan Xabier Ariztegi eta Estitxu Almandoz harrijasotzaileek hiru harri ezberdin altxatuko dituzte. Ondoren, herriko bi talde mixtok, froga konbinatua egingo dute, hala nola koxkor biltzea, zaku lasterketa, aizkora, trontza eta lasterka. Azkenik froga herrikoi bat egongo da ikusle guztiei irekitako eta  irabazleentzat sari bereziak izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun