Giro ederrean ospatu dute Aste Kulturala Berako Zahar Etxean

Ttipi-Ttapa 2016ko mar. 22a, 10:54
Bertsolariek giro bikaina jarri zuten San Jose Zahar Etxeko bizilagunen artean.

Ortziraleko bertso saioan eta igandeko dantza erakustaldian animazio handia izan zuten

Martxoaren 14tik 20rako astean Aste Kulturala izan dute Berako San Jose Zahar Etxean eta giro ederrean ospatu dute. Ikusi argazkiak

 

Astelehenean Berako Ehiza eta Arrantzako soziedadean basurde jatea izan zuten; asteartean, Mikel Iriarte eta Gabriel Canariasen eskutik musika kontzertua; asteazkenean, talo tailerra izan zuten Maria Mitxelenaren eskutik eta, ondotik, talo dastaketa; ortzegunean Herri Kirolak; ortziralean bertso saioa Iker Gorosterrazu, Alazne Untxalo, Aitor Elexpuru eta Patxi Castillorekin, gai jartzaile Julen Zelaieta zutela; larunbatean, Mus eta Partxis txapelketa eta igandean, dantza erakustaldia.

 

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun