Euriari aurre eginez Haziaren Eguna ospatu dute martxoaren 5ean Beran

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko mar. 7a, 16:06
Haziak eta ezagutzak elkar trukatzeko mahaia paratu dute aurten ere.

Haziak trukatzeko eta ezagutzak elkarbanatzeko mahaia paratu dute Rikardo Baroja eskolako idorpean

Bidasoko Hazien Sareak antolatutako Haziaren Eguna bi saiotan egin dute aurten.  Lehenbizikoa Erratzun egin zuten otsailaren 27an eta bigarrena Beran izan da martxoaren 5ean,  Rikardo Baroja eskolako idorpean. 

 

Han mahai batzuk jarri zituzten, ekarritako haziak paratu eta hartzeko. Mahai horien inguruan, hazi bakoitzari buruzko ezagutzak elkarbanatu zituzten: Nondik lortuak diren, noiztik egiten dituzten, horietatik sortzen diren landareak nolakoak diren, zein berezitasun dituzten... Hamaiketakoa, solasaldi irekia eta bazkaritxo batekin borobildu dute eguna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun