Etxebizitzaren beharra aztertzeko inkesta eginen du Berako Udalak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko ots. 11a, 08:44
Etxebizitza beharra aztertu nahi du Berako Udalak.

Horretarako izena eman behar da otsailaren 19ra bitarte

Berako udala herriko etxebizitzen gaineko azterketa egiten hasia da. Alde batetik etxebizitza hutsak aztertuko ditugu eta bertzetik etxebizitzaren beharra. Etxebizitza beharrak zein diren argitzeko inkesta bat osatu eta bertan eginen diren galderekin eskaera zenbatekoa eta zee gisakoa den jakin nahi du Herriko Etxeak. Behin beharrak garbi izanik udalak bere eskuetan dauden neurriak hartuko ditu behar honi erantzuteko.

 

Inkesta hau betetzeko modua telefonoz izanen da. Interesatua dagoen edozeinek 948 012 012 zenbakirara deitu behar du eta izen abizenak, helbidea, telefonoa eta emaila (baldin badu) eman beharko ditu. Aldi berean inkesta betetzeko zein ordutegi den egokiena erran beharko du. Aitzinetik inkesta ikusteko aukera izanen da udaleko web orrian. Izen emateko azken eguna otsailareen 19a izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun