Inauteriak 2024

[ARGAZKIAK] Umorea, besta eta aldarrikapena nagusi Iturengo, Zubietako eta Aurtizko karrozetan

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 30a, 08:30

Inauterietako egun handia izan zuten atzo aurtiztarrek, zubietarrek eta iturendarrek. Gaurkoa ere ez da guttiagorako izanen. Bakoitza bere herritik abiatuko da, eta gaur Zubieta izanen dute bilgune. Bitartean, atzo Izaskun Zubialdek eta Ainara Mindegiak hartutako irudiekin gozatzeko aukera duzue hemen. Umorearen eta aldarrikapenaren bitartez, klase aunitzetako karrozak eta mozorroak atera zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun