Inauteriak 2024

Aurtitzen inauterietako motorrak berotu dituzte

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 29a, 13:30

Inauterietan bete-betean sartuak daude aurtiztarrak, iturendarrak eta zubietarrak. Eguna indarrez hasteko, mahaiaren bueltan gosaltzeko bildu dira, bakoitza bere herrian. Ondotik, Zubietako joaldunek Iturenerako bidea hartuko dute, tartean Aurtitzen geldialdia eginda. Iturengo plazan elkartuko dira denak, joaldunak eta mozorroak. Irudi hauek goizean Aurtitzen bildutakoak dira.

Argazkiak eta bideoa: Ainara Mindegia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun