Sunbillako inauteriak igandeko karroza desfile handiarekin borobilduko dituzte

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko urt. 26a, 07:44
Gazteak puxka biltzen ibiliko dira ortzirale eta larunbatean.

Baserriz baserri eta herrian barna ibiliko dira gazteak ortzirale eta larunbatean

Igandeko karroza desfilea da Sunbillako inauterietako ekitaldirik ezagunena, baina ortziral goizetik hasiko dira gazteak etxez etxeko eskearekin. Emakumeek ere afaria izanen dute ortzirale arratsean eta eskolako ikasleek beraien harat-honatak eginen dituzte.

 

Ilbeltzak 27, ortziralea

09:00etan gazteek gosaria Ariztigain kanpinean. Ondotik 2 taldetan banatu eta baserrietara joanen dira, Modesto eta Joxe Angel akordeoilariekin. Bazkaria Ixtola eta Exkernekobordan. Arra­tsaldean herriko haurrentzako txokolate beroa eta 17:00/20:30ean Dantzaldia frontoian. 21:30ean eskean dabiltzanen afaria. Gauean Emakumeen afaria Ulibeltzak Elkartean eta afal ondotik sorpresa ­izanen da.

 

Ilbeltzak 28, larunbata

10:00etan Bustitz ostatuan gosaldu ondotik gazteak eskean ibiliko dira Beñat akordeoilariarekin. Ondotik bazkaria eginen dute Fondan. 17:00/21:00etan umeentzako berendua eta besta Ulibel­tzak Elkartean. Gauean gazteek afaria Elor­txurin.

 

Ilbeltzak 29, igandea

11:00etan karrozen desfilea opilak, gaztainak, hezur salda, tortilla eta ardoa banatuko ditu Ulibeltzak Elkarteak ikusleen artean. Desfilea bukatzerakoan zozketa: zerria eta bildotsa. 14:30ean bazkaria Ulibeltzak Elkartean. Dantzaldia Santxotenaren eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun