23. Korrika

Korrika ttikia eta bertso zaharren afaria izanen dituzte ostiralean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 12a, 10:00
EƱaut eta Unai Agirre ariko dira bertsotan.

Aste bete barru, martxoaren 19an, ailegatuko da Korrikaren lekukoa Goizuetara. Aurretik hasiko dira, ordea, motorrak berotzen. Martxoaren 15ean Korrika ttikia eginen dute 17:00etan. Plazara petoa jantzita joan eta herrian barna lasterka ibiltzeko gonbidapena egin diete herritarrei. Gauean, mahaiaren bueltan bilduko dira. Bertso zaharren afari musikatua eginen dute Umore Onan 21:00etan. Auskalo zeinek jarriak emanaldiaz gozatzeko aukera izanen dute bertaratzen direnek. Unai eta Eñaut Agirre ariko dira kantuan, Imanol Kamio musikariak lagunduta. Afarirako txartel bakar batzuk gelditzen dira oraindik Amaia kafetegian eta estankoan. Txartela eskuratu nahi duenak 23 euro ordaindu beharko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun