23. Korrika

Korrika festa ospatuko dute larunbatean Aranon

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 7a, 09:00
Korrikaren lekukoa hartu aurretik Korrika kulturaren bueltan ekitaldiak izanen dituzte aranoarrek.

AEKren alde dirua biltzeko asmoz, egun osoko festa izanen dute martxoaren 9an Aranon. Herritar guztiak parte hartu, ongi pasa eta ahal duten moduan beraien ekarpena egitera animatu dituzte. Eguerdian, 12:00etan, eginen duten bigarren eskuko azokarekin hasiko da eguna. Parte hartzeko bi modu izanen dituzte: zerbait erosiz edo bestela azokarako arropa, liburuak...  emanez. Mahaiaren bueltan bilduko dira gero, kantu bazkaria izanen dute 14:00etan herriko musikariekin. Bazkaltzera joateko asmoa dutenek Kontsejuan eman beharko dute izena eta eguna bukatzeko, argazki subasta eginen dute 18:00etatik aurrera. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun