erran.eus

GASTEIZ ETA ANGELUKO ERAHILKETAK DIRELA ETA ELKARTARATZEA EGIN DUTE BERAN, GOLDATZ EMAKUME TALDE FEMINISTAK DEITUTA

Erabiltzailearen aurpegia

Berako Goldatz Emakume Talde Feministatik, Euskal Herrian indarkeria sexistak hildakoek uzten dituen aldiro egiten dugun bezala, oraingoan ere Mukixu zubian elkartu gara ordu laurdenez eraso hauek salatzeko. Nahiz eta hasiera batean jende gutti zegoela eman, azkenerako 40 bat lagun bildu gara. Oraingo honetan bi gizonek lau emakume, Marga, Christelle, Emma eta Carla, erahil dituztela salatu dugu, eta nahiz eta instituzio publiko politikoek zalantzan jarri indarkeria sexistak izan direla, Goldatz taldetik argi dugu horrelako kasuen antzinean gaudela, eta hori argi eta garbi utzi nahi izan dugu. Bizi garen sistema heteropatriarkatua honetan, zoritxarrez bertze aunitzetan gertatzen den bezala, gizonezkoek hil dituzte oraingo honetan ere emakumezkoak, eta hori guretzat indarkeria sexista da! Ekitaldiarekin bukatzeko, ondorengo irakurketa egin dugu:

 

"Emakumeon aurkako indarkeriak ez du mugarik, bizi garen sistema kapitalista patriarkalaren funtzionamenduaren ezinbesteko tresna da, eredu honek sortzen dituen pertsonen arteko botere harremanak, meneko harremanak bizirauteko eta mantentzeko erabiltzen duen baliabidea izanik. Horregatik, indarkeria sexistak lehen mailako arazo politiko, sozial, ekonomiko eta kulturala izaten jarraitzen du; ez direlako modu isolatuan eta bakartuan ematen diren erasoak; bizi garen jendartearen antolaketa sexistak ahalbidetzen eta sustatzen duen indarkeriaren erabileraz ari baikara".

 

ASKI DA! Nazkatuak gaude!

 

 

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa