Inauteriak 2023

Jende aunitz bildu da Berako kaldereroen desfilean

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 20a, 13:00

Inudeen eta artzainen atzoko desfile jendetsuaren aitzinetik, larunbatean kaldereroak izan ziren Berako karrikak hartu zituztenak. Illekuetatik herriko etxera egin zuten ibilbidea, tartean zahar etxean geldialdia eginez. Ezkontza ere ospatu zuten, kasu honetan, Asun San Julianen eta Karlos Patxekoren 25. urteurrena oroituz. Hitzordua borobiltzeko, bukaeran, baratxuri zopa banatu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun