Lesakako Harriondoa pareko edukiontziak kiskalita

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 12a, 20:00

Asteburu honetan Lesakako Harriondoa kultur etxe pareko edukiontziak erre dituzte. «Ematen du batzuk ongi pasatzeko zerbait hondatu, hautsi edo izorratu behar dutela. Penagarria!» zioen argazkia ateratzerako momentuan hurbilean zegoen lesakar batek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun