Toki Ona institutuaren 50. urteurrenaren harirat hasiak dira ikasle eta irakasle ohiekin mahainguruak

Ttipi-Ttapa 2018ko mar. 20a, 14:59

1967 eta 1987 urteen artean ikasle eta irakaslea izandakoekin egin dute lehen mahaingurua.

Ortzirale honetan 1987 eta 2007 urteen artean aritutakoak bilduko dira Beralandetan

Toki Ona institutuaren 50 urteurrenarenh harirat, joan den ortziralean egin zuten garai bateko ikasle eta irakasleekin egitekoak dituzten mahai-inguruetan lehena. Hain zuzen, 1967 eta 1987 urteen artean ikasitakoak bildu ziren. Beralandeta bete zen, eta giro arras hurbil eta politean joan zen ekitaldia.

 

Martxoaren 23an, 1987 eta 2007 urte artekoak

Bertzalde, ortzirale honetan, martxoak 23, bertze mahai ingurua eginen da, 1987 eta 2007 bitartean ikasitako ikasle-ohiena. Berriz ere 18:00etan izanen dute hitzordua Beralandetan. Tere Bereau, Laura Igantzi, Mari Tere Pagol, Anjel Urtxegi, Gorka Arretxea, Jaione Andueza, Andoni Lasaga eta Egoitz Telletxea izanen dira hizlari.

Aldi berean, erakusketa zabalik izanen da Kultur Etxean.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun