Berako II. Azienda Erakusketa Feria eginen dute apirilaren 29an

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko api. 26a, 07:26
Iaz ferian parte hartu zuten abeltzain eta ekoizleak.

Aziendak ez ezik, inguruko ekoizleen postuak ere izanen dira eta hiru antxume zozketatuko dituzte

Heldu den larunbat goizean, apirilak 29, kiroldegi antzinean, Berako II. Azienda erakusketa feria ospatuko da.  Aurtengoan bertako arrazen erakusketa ere izatea espero da: pottokak, betizuak, sasi ardiak eta euskal xerria, gainerako aziendarekin batean.  

Azienda erakusketarekin batean inguruko ekoizleak ere jarriko dituzte postuak, hala nola: barazkiak, ogia, gasna, haragia.... batean joan den urtean bezala Berako baserrietako gasna eta sagardoa probatzeko aukera izanen da. Hiru antxume ere zozketatuko dira egunean zehar.

Idi proben erakustaldia eta bazkaria ere izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun