Endarlatsak historian izan duen garrantzia ezagutzeko jardunaldiak egin dituzte asteburuan Beran

Ttipi-Ttapa 2017ko ots. 28a, 10:09
Bisita gidatuan parte hartu zutenak, Aurelio Gutierrez gidari zutela.

Santa Kruz apezak agindutako fusilamenduei buruz aritu dira Beralandetan eta bisita gidatua ere egin dute

Otsaileko azken asteburuan, Endarlatsak historian izan duen garrantziaz aritzeko jardunaldiak antolatu dituzte Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak. Ortziralean, Endarlatsako fusilamenduak. Santa Kruz apaiza solasaldia eskaini zuten Beralandetan Jesus Arratek eta Aurelio Gutierrezek eta larunbatean bisita gidatua egin zuten Aurelio Gutierrezekin. 

 

Bigarren Karlistadan, 1873ko ekainaren 4an, Santa Kruz apezaren aginduz 28 karabinero fusilatu zituzten eta bertze 7 borrokan hil ziren Endarlatsan eta horiek gogoratuz, Basilio Lacort Larralde errepublikazale beratarraren ekimenez monumentu bat eraiki zen eta 1907an inauguratu zuten. Monumentua ondare kultural izendatu dezala eskatu dio Udalak Bianako Printzea erakundeari, dituen akats batzuk lehenik zuzenduz. Hemendik sortu zen Endarlatsan izan ziren gertakari haiei buruzko jardunadi batzuk antolatzearen asmoa.

Jesus Angel Arrate Endarlatsako fusilamenduei buruz egindako kronika http://mikelatz.blogspot.com.es/2016/12/los-fusilamientos-de-endarlaza-cronica.html

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun