Juan Carlos Pikabea lesakarraren margoak Baionako Euskal Museoan ikusgai daude

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko urt. 18a, 07:52
Juan Carlos Pikabearen erakusketa ireki zuten astearte arratsaldean Baionako Euskal Museoan.

Urtarrilaren 17tik otsailaren 16ra izanen dira eta astearte arratsaldean egin zuten inaugurazioa

Juan Carlos Pikabea margolari lesakarraren ‘Nafarroa, paisaiak eta ohiturak’ izeneko margo erakusketa ikusgai dago urtarrilaren 17tik otsailaren 16ra Baionako Euskal Museoko Xokoa gelan. Sarrera doan izanen da nahi duen guziarendako. Asteartetik igandera, 10:30etik 18:00etara irekiko ditu ateak museoak. Astelehen eta besta egunetan itxita egonen da. 

 

Inaugurazio ekitaldia urtarrilaren 17an, astearte arratsaldeko 6etan egin zuten eta artearekin eta kulturarekin harremana duten hainbat lagun bildu ziren Baionan. Bortzirietatik ere hurbildu ziren zenbait lagun inaugurazioan parte hartzera. Inaugurazio ekitaldiaren ondotik, Nafarroako produktuekin afari-berendua ere eskaini zuten Baionan.

Info + 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun